XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, denak emango dizkiguzu? Ez zaizu axola ematea?.

AMAL: Ez, ez hartu denak; nik ez ditut ezertarako behar.

UMETXOAK: Ez dituzu inoiz gehiago nahiko? AMAL: Ez, ez; zuentzat.

Nik ez ditut ezertarako behar.

UMETXOAK: Haserre egingo dizute! AMAL: Ez, ez dit inork agirika egiten.

Baina, etorriko zarete goizero beraiekin nire ate aurrera jolastera?... Puskatzen diranean, nik beste batzu emango dizkizuet.

UMETXOAK: Baina, nola ez gara etorriko ba? Goazen gudutara jolastera! Lerroztatu gudari hoiek! Fusilik ez ote dago? Kainabera honek balioko du.

Baina, loakartzen zaude dagoeneko?.

AMAL: Uste dut logura sartu zaidala... Zer dakit nik? Sarritan gertatzen zait... Beti jarrita nagoenez, nekatu egiten naiz; eta bestalde hain edukitzen ditut bizkarreko min handiak.

UMETXOAK: Baina oraindik eguerdia baino ez bada!.

Etzaite loakartu gizon! Entzun gongoa, oraintxe ari da lehen kandela * Ikur hau jartzen duen toki guztietan Kandela hitza agertzen da ematen!....